XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bapo afaldu ondoren, dantza egin beharrean, lurrean etzan eta kontu-kontari egon ohi ziren.

- Hobe musikarik gabe!

Horrelaxe ere ondo gaude, zer demontre!

Patxada ederrean eta bake santuan!

Handik egun batzuetara, bizkotxoak, gailetak eta pastak ez aurkitzeak sagu bakarren bati, berriz, zer pentsa eman zion:

- Lagunok!... Ez al da arraroa, ez al da kezkatzekoa, ez al da pentsatzekoa aste guztian jateko ezer gozorik ez aurkitzea?

Julieta arraro samar dabilkigu!

Sagu guztien belarriak erne jarri ziren.

- Ez al da bitxia afalondoetan musika ez entzutea?

Ez al da oso gauza arraroa Julietak dantzan ekiteari uztea?

Sagu guztien biboteak dardarka hasi ziren.

- Ez al da komenigarria afalondoan Julietak egongelan zer egiten duen jakitea?

Saguek elkarri begiratu zioten urduri...